XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Burua hausten nuen, nork behartu ote zuen gurekin etor zedin, ezen argi bait zegoen bere barruaren aurka egiten zuena itsasaldia.
Igaro dira urteak, Jauna, eta oraindio ere Joannesen berbak baino ez dakizkit ordukoaz.
Berorrek dakike inork jakitekotan.
Ni neu nire okerkuntzen zamak buruari arintasuna galazota bizi izan naiz urteotan.
Izan zenagatik izan zela, ezkutuko asmorik antzematea Colombusengan, ez zen gaitz egiten.
Susmoetarako zio ederrak izango nituen handik laburrera.
Diodan bidenabar, eta irudi lukeenaren aurka, ene bizialdiko egun zoriontsuenak Joannesen ondoan eman nituenak izan direla.
Itsasoko karak banan banan ezagutzea, kresal usaina eguargian kiribilkatzen zelarik arnastea, masteetan gora hodeien bila igotzea eta urganak garraiatzen zituen gauzakien berri aldarrika ematea, oi zoriona!
Zorion uneen artean, zer esan abuztuaren seian ikusi nuenaz.
Lançarote non ote non ez ote, eztabaidan ibili zirenekoan izan zen, hau da, Gomerara jo orduko.
Begiratu eta han urrunean ikusi nuen Lançarote.
Sutan zirudien, ezen keezko
Orduantxe izan zen; etxekoei haren berri emateko gogoak min eman zidan hemen barruan, orain ere sutan dudan bularreko alde honexetan.